XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- O.N.U. urruti xamar zegon.

New York'etik kanpora, ordu bete inguruko bidea.

Toki ura billatzea ez dek zalla, baña kontuz ibilli emen jarri dizkizuten bide aldaketa guztiekin.

Gillen'ek orduan:

- Yon, ik artu itzak Caracas'en ateratzen zenduten Argiaren ale batzuek.

Bat neretzat.

Ire laguntzallea nintzala esango ziekat, e?

- Ongi zegok.

Astirik galdu gabe, bear zuten guztia artu ta bi lagunak ariñean irten ziran Agirre'netik.

Lendabizi, bide luzean, lurpez joan bear zuten, eta gero, autobusean.

Tomy'k paper zatian ipiñitako xeetasunei jarraituz, ez zuten bide-galtzerik izan.

ONU. Errialde, aberri ta gizonen eskubideen zaitzalle izateko sortutako eralguntza arrigarria.

Erri ta gizonen arteko bide-zuzenaren itunben goitarra.

Guda ta burruken ordez, pakea ta maitasunari indar emanaz, ludi osoan zabal zitezen, jasotako elkarte itxarokorra.

Gosea ta negarra uxatuz, ugaritasuna ta poza erririk-erri ta mendez-mende barreatu bear luken anai arteko besarkada maitetsua.

Ordea...!

Baña...!

Erri aundien naikeriengatik itsu ta entzungor gelditzen da, erri txikiak piztitzarren atzaparretan jausten ikusi arren.

Gizonen zitalkeriak ez diote lagatzen erri aulen aurkako bidegabekeriak galerazten.

Erri aundien arteko artueman berekoyek ez diote astirik uzten nunaiko aserre ta burrukak galerazteko.

Erri-gidarien biotzak zearo gogorturik daude ainbeste gizakumeen gose ta negar-malkoen erruki izateko...

Itxoin gelan daude lan-billa etorritako bi gipuzkoarrak.

Ayekin batera itxoiten dauden arrotz mordoari arretaz begira daude, ayen itz edo aurpegi egituraz nungotarrak diran igarri nayez.

Txuriak, oriak, beltzak... Ango izkuntza-naasketa entzun eta Babel Torrean sartu dirala iruditzen zaye.

Ontan, txanda eldu da bientzat.

Neskatx polit bat dute gidari; bi geletan banatu ditu.

Yon dagon gelatxoa txikia, baña apaña da.

Erredizak ez dira aundizkienak, bai, ordea, gusto onez egiñiko estiloaz.

Leyo zabalaren ondo xamarrean dagon mayaren erdian andereño eder bat.

Amerikar emakumeen eredu bikaña.

Ez txiki, ez aundi, baña bai neurriz egoki.

Gizentasunik gabeko neskatxa liraña.

Arras ongi orraztutako ille lasayen artean aurpegi xarmanta.